Larunbat honetan inauguratuko dute Baztan Abentura Parkea

Ttipi-Ttapa 2014ko uzt. 9a, 10:28

Penduloaren plataforma.

Joan den ortziralean egitekoa zen, baina uholdeen ondorioz gibeleratu egin behar izan dute

Joan den ortziralean egitekoa zuten inaugurazioa, baina uholdeen ondorioz gibeleratu egin behar izan dute. Hala, larunbat honetan 12:00etan egin dute hitzordua, Miguel de la Cuadra Salcedok gidatzen duen Ruta Quetzal-eko 300 partaide hurbilduko direla aprobetxatuz. Ekitaldian, Baztango eta eskualdeko udal ordezkariek, Nafarroako Gobernuko arduradunek, eta Bertiz Partzuergoa, Cederna Garalur eta Baztan-Bidasoan turismo arloan lan egiten duten ordezkariek parte hartuko dute.

Arratsaldean parkea zabalik izanen da jendeak ikus dezan. Eskaintzen artean, Elizondon dagoen Baztan Abentura Parkean, Europako pendulo salto haundiena dago. Beartzungo arroilan dago eta ehun metroko altueratik 35 metroko salto librea du. Horrez gain, tirolina erraldoiak, txirristak, uretara saltoak, rapelak eta familiendako 200 metroko ferratabide berria ere badaude. Hiru urtetik goitiko haurrendkao tirolinak eta bortz kilometroko ibilbide panoramikoak osatzen dute parkeko eskaintza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun