Udako zinema zikloa herriz herri ibiliko da Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 4a

Uztailaren 7an 'Prop & Berta' filma eskainiko dute Elizondon. Artxiboko argazkia

Uztailaren 7an hasita, bortz astelehenez eskainiko dituzte filmak

Duela urte batzuk Elizondoko Merkatuko plazara mugatzen zen Udako zinema zikloa Baztanen, baina aurten herriz herri ibiliko da uztaileko astelehen guztietan eta abuztuaren 4an. Pelikula guztiak 22:00etan hasiko dira. Arte eta Kultura egitarauaren barrenean bortz emanaldi antolatu ditu Baztango Kultura Batzordeak.

Uztailaren 7an, Prop & Berta filma eskainiko dute Elizondoko Merkatuko Plazan.

Uztailaren 14an, Momo filma izanen da ikusgai Berroetako frontoian.

Uztailaren 21ean, Chef, zorionaren errezeta filma ikusteko modua izanen da Iruritako trinketean.

Uztailaren 28an, Asterix eta Obelix, maiestatearen zerbitzua filma eskainiko dute Azpilkuetako frontoian.

Abuztuaren 4an, azkenik, Porco rosso filma emanen dute Erratzuko frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun