Amaiurko Dorrekobordakoei laguntzeko kontua ireki dute

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Juan Mari ONDIKOL

Sute batek kixkali egin zuen Amaiurko Dorrekoborda ekainaren 4an. Kanpoko lau hormak izan ezik, gainerako guzia erre zuen suak. Beñardo Otondo eta Maite Iribarren senar-emazteak eta Amagoia eta Agurtzane alabak bizi ziren bertan eta hauen lagunek dagoeneko kontu bat ireki dute, familiari laguntzeko diru-ekarpenak egiteko. Elizondoko Rural Kutxan ireki dute kontua: 3008 0043 12 2938334311.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun