Giro bikaina Berroetako Mendekoste bestetan

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 26a, 13:48
Utzitako argazkia.

Giro ederrean joan dira aurtengo Berroetako Mendekoste bestak. Eguraldiak lagun, ekitaldiz gainezka egon dira aurtengoan ere Berroetako bestak eta jende andana hurbildu da herrira.  Aurtengo berrikuntza moduan, Berroetako hau­rrek gurasoen laguntzaz egindako erraldoi eta buruhandiak, giro polita jarri zuten herrian igande goizean.  Asteleheneko Zikiro Egunean egindako XLI. bizi­kleta itzuliko txapelduna Imanol izan da eta XLI. asto karrerakoa, berriz, Iraitz­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun