Elizondoko Gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute uztailean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Oraina inarrosiz geroa landu goiburupean Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuko du.
 
Uztailaren 1ean, asteartean 17:00etan haurrendako jostaketak izanen dituzte.
 
Uztailaren 2an Egun Morea izanen da Gasteizko Uniber­tsitateko Emakume Taldearen eskutik. 11:00etan taldearen aurkezpena eginen dute, 14:30ean baz­kari autogestionatua. 17:00etan Itxura eta autoestima tailer eta antzerkia. Gero, Post­pornoa eta tran­sexualitatea kafe-solasaldia. Talo jatea eta gero, ipuin erotikoak.
 
Uztailaren 3an, or­tzegun goizeko 10e­tan ogia eta jogurtak nola egiten diren ikasteko tailerra izanen da. 19:00etan Baztango gazte mugimenduaren bilakaera mahai ingu­rua eta pin­txo jatea.
 
Uztailaren 4an, or­tziralean 20:00etan Iñaki Urrestarazuk Inperialismoaren eta faxis­moaren hedapena Europan solasaldia eskainiko du.
 
Uztailaren 5ean, 14:00etan bazkaria eginen dute eta ondotik kalejira alaitsua eta kontzertuak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun