Egun handian zikiro jatea izanen dute Azpilkuetako Sanferminetan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Haurrek eta gazteek ederki pasatuko dute aurten ere Azpilkuetako Sanferminetan. Utzitako argazkia.

Txupinazoaren ondotik frontenis txapelketaren finala jokatuko da eta Baztanzopak izanen dituzte

Azpilkuetan ere Sanferminak ospatuko dituzte:
 
ORTZILERIA, UZTAILAK 4 - BAZTANZOPAK
• 19:00: txupinazoa.
• 19:30: Frontenis txapelketaren finala.
• 21:30: Baztanzopak, Joxe Angel Elizaldek alaiturik. Ondotik gaupasa herriko plazan.
 
LARUNBATA, UZTAILAK 5 - HAURREN EGUNA
• 10:00: Dianak herriko karriketan barna.
• 16:00: Puzgarriak.
• 16:30: Mus tximista txapelketa.
• 17:30: Haurrendako txokolatada.
• 20:00-21:30: Dantzaldia GAU ENARAK taldeak alaiturik.
• 22:00: Tortilla lehiaketa eta afaria.
• 00:30-04:00: Dantzaldia GAU ENARAK taldeak alaiturik.
 
IGANDEA, UZTAILAK 6 - BEZPERA
• 10:00: Dianak herriko karriketan barna.
• 14:00: Gazte bazkaria.
• 16:00: Partxis lehiaketa.
• 20:00-21:30: Txutxin Ibañezekin dantzaldia.
• 21:00: Ezkil jotzea.
• 21:30: Dantza Jazz erakusketa herriko neskatxen eskutik.
 
ASTELEHENA, UZTAILAK 7 - SAN FERMIN EGUNA ETA ZIKIRO JATEA
• 08:00: Su piztea.
• 09:00: Gosarie.
• 10:00: Dianak herriko karriketan barna.
• 11:00: San Fermin sain­­duaren ohoretan Meza Nagusia.
• 12:00: Luntxa herriko elkartean.
• 14:30: Zikiro jatea Frantzisko Santxotenak alaiturik.
• 21:00: Afaria eta dan­tzaldia Frantziskok alaiturik. Ondotik, Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun