Uztailaren 4an Elizondon Baztan Abentura Park inauguratuko dute. BKZ Nafarroa Abentura da egitasmo honen sustatzailea eta Baztan bailara Abentura Turismoan lehenengo mailan kokatuko omen du. Aste Sainduan Tirolina erraldoiak (110 metroko altura eta 300-460 metroko luzera), haurrendako tirolina txikiak (3 urtetik aurrera) eta arroil aquapark naturala (rapelak, saltoak, txirristak) ireki ziren. Ortziralean, berriz, hiru ekintza berrik irekiko dituzte bere ateak.
Alde batetik, Mega Pendulo haundia: Ausartenentzat, plataforma 100 metroko alturan kokatuta dago Beartzungo arroilaren gainekaldean. Europako saltorik handiena da. Munduko saltorik handienak Zelanda Berrian daude.
Pendulo handiaz gain, bertze pendulo txiki bat ere badago, 30 metroko alturan eta saltoak, txirristak eta rapelak egiten diren presaren gainean. Adin txikikoek salto egiteko aukera izango dute gurasoen baimenarekin.
Hirugarren ekintza 200 metroko Bide Ferrata handia da, arroilatik abiatu eta tirolinen lehenengo plataforman bukatzen dena. Duen segurtasun sistemari esker edozeinek egin dezake altuera handiko haitz handi bat igoz eta Beartzungo arroilan dauden ikuspegi zoragarriekin gozatzeko aukera emanez.
Inaugurazio ofiziala uztailaren 4an, ortziral eguerdiko 12etan eginen da. Bertara Baztango udaleko batzar nagusi, eskualdeko udaletxe, Nafarroko Gobernua, Bertizko Partzuergoa, Cederna Garalur eta zonaldean turismo arloan lan egiten duten ordezkariek gonbidatuta daude.
Gogoratu, parkera hurbildu nahi izanez gero, aurretik erreserba egitea beharrezkoa dela. Informazio gehiago: www.navarraaventura.com