Arte eta Kultura egitarauaren barrenean, bortz emanaldi antolatuak zituen Baztango Kultura Batzordeak. Gaur egitekoa zen lehendabizikoa Elizondon, baina Udaletik adierazi dutenez, bertan behera gelditu da joan den asteko uholdeen ondorioz.
Gainerakoan, hauek dira aurreikusitako hitzorduak:
Uztailaren 14an, Momo filma izanen da ikusgai Berroetako frontoian.
Uztailaren 21ean, Chef, zorionaren errezeta filma ikusteko modua izanen da Iruritako trinketean.
Uztailaren 28an, Asterix eta Obelix, maiestatearen zerbitzua filma eskainiko dute Azpilkuetako frontoian.
Abuztuaren 4an, azkenik, Porco rosso filma emanen dute Erratzuko frontoian.
Pelikula guztiak 22:00etan hasiko dira.