Baztango Herrietako Eskoletako ikasleek, kurtso akabaileko kontzertuaren ikuskizuna aurkeztu zuten ekainaren 17an Iruritako Aranabia pilotalekuan. Goizeko 11:30ean hasitako ikuskizunean, 3-12 urte bitarteko 316 ikasleek Axun eta Judithen zuzendaritzapean, kantak, dantzak, jokuetan oinarritutako lana, euskal eta kantu afrikarrak txandatuz, ikasturtean zehar landutako Afrika proiektuko musika eta gorputz hezkuntzako lana erakutsi zieten bertaratutako guziei.
Frontoia lepo bete zen, familiak eta lagunak, bere txaloekin animatuz eta parte hartuz . “Banuwa” kantu afrikar herrikoiarekin hasiz, “Bizirik gaudelako”; “Samba Lelé”, “Maiteak galdegin zautan”,…eta “Laster arte” Pirritx eta Porrotxen kantuarekin akabaila eman zitzaion, tailerrari.
Ekintza honekin ere, Herrietako Eskoletako klaustroak, Iruritako herriari eskertu nahi dio, kurtsoan zehar, berarekiko erakutsi duen jarrera ona.