Elizondoko Gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute uztailaren lehen astean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 27a

Hamar urteotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Argazkian, 2005eko Maño Eguneko kontzertua. Artxiboko argazkia

Uztailaren 1etik 5era egunero ekitaldiak antolatu dituzte

Oraina inarrosiz geroa landu goiburupean Elizondoko Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuko du uztailaren lehen egunetan.

Oraina inarrosiz geroa landu goiburupean Elizondoko Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuko du uztailaren lehen egunetan.

Uztailaren 1ean, asteartean 17:00etan haurrendako jostaketak izanen dituzte.

Uztailaren 2an Egun Morea izanen da Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldearen eskutik. 11:00etan taldearen aurkezpena eginen dute, 14:30ean bazkari autogestionatua. 17:00etan Itxura eta autoestima tailer eta antzerkia. Gero, Post­pornoa eta transexualitatea kafe-solasaldia. Talo jatea eta gero, ipuin erotikoak.

Uztailaren 3an, ortzegun goizeko 10etan ogia eta jogurtak nola egiten diren ikasteko tailerra izanen da. 19:00etan Baztango gazte mugimenduaren bilakaera mahai ingurua eta pintxo jatea.

Uztailaren 4an, ortziralean 20:00etan Iñaki Urrestarazuk Inperialismoaren eta faxismoaren hedapena Europan solasaldia eskainiko du.

Uztailaren 5ean, larunbatean 14:00etan bazkaria eginen dute eta ondotik kalejira alaitsua eta kontzertuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun