Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 27tik 30era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 26a, 10:33
Herritarren arteko ginkana eginen dute San Pedro egunean, igandean. Artxiboko argazkia

Larunbateko Pilotaren Egunean, Asier Olaizola eta Iñaki Otxandorena, Sebastien Gonzalez eta Mikel Goñiren kontra ariko dira

Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 27an, ortziraleko Haurren Egunarekin hasiko dira eta asteleheneko Zikiro Eguna bitarte, hainbat ekitaldi izanen dira.

Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 27an, ortziraleko Haurren Egunarekin hasiko dira eta asteleheneko Zikiro Eguna bitarte, hainbat ekitaldi izanen dira.

 

Ekainaren 27a ortzirala

Haurren Eguna

10:00 Argi soinuak.

10:00-14.00 Haur jokoak: puzgarriak, ludoteka, kart-ak...

12:00 Ezkil jotzea eta txupinazoa.

13:00 Fanfarrea kilikiak alaiturik.

14:30 Haurren eta gurasoen bazkaria Kastonean.

17:00 Izpegiko igoera: 5. herri bizikleta martxa. Ondotik haurrendako txo­kolatada eta sari banaketa Erra­tzuko fanfarronak alaiturik.

20:00 Errepresaliatuen aldeko kontzentrazioa plazan. Ondotik, poteoa Erra­tzuko fanfarronak alaiturik.

21:30 Baztanzopak Kastonean (txartelak salgai Kastonean eta Albantzenean).

00:00 Kontzertuak plazan: Skalopeak, Ufestuek eta Odolkiak ordainetan.


Ekainaren 28a larunbata

Pilotaren Eguna

10:00 Argi soinuak.

11:00 Frontenis partidak Etxelebert pilotalekuan.

12:30 Fanfarrea kilikiak alaiturik.

14:00 Herritarren arteko Piki-nika.

17:30 Pilota partidak Etxelebert pilotalekuan. Eskuz binaka: Asier Olaizola eta Iñaki Otxandorena, Sebastien Gonzalez eta Mikel Goñiren kontra. Lau eta erdiaren barrenean: Mikel Olazabal-Juantxo Koka.

20:00 Dantzaldia Dantzadi taldeak alaiturik.

21:30 Mutildantzak, gaita eta larrain dantza.

00:00 Dantzaldia Dantzadi taldearen eskutik.


Ekainaren 29a igandea

San Pedro Eguna

10:00 Argi soinuak.

11:00 Meza Nagusia.

12:00 Mutildantzak eta luntxa herriko plazan.

17:00 Herritarren arteko jinkana.

20:00 Mariatxiak Herriko Plazan, Mariachi Teca­litlan.

21:30 Mutildantzak, gaita eta Larrain Dantza.

22:30 Su artifizialak.

23:00 Kontzertua Zubi Puntan.

00:00 Dantzaldia Hauspolariek taldearen ­eskutik.

 

Ekainaren 30a Astelehena

Zikiro Eguna

10:00 Argi soinuak.

11:00 Pilota partidak Gorostapolon.

12:00 Bertso poteoa Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariekin.

14:30 Zikiro jatea musikak alaiturik.

20:00 Dantzaldia Salaberrirekin.

22:30 Dantzaldia Iparlan, Panpi Portugalekin.

00:00 Dantzaldia Salaberrirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun