Ikasturtean zehar osotara 87 lagunek eman dute izena Solaslaguna egitasmoan, 16 taldek parte hartu dute ikasturte osoan eta hainbat saio interesgarri egin dituzte: Solaspotea, Donamariako mendi buelta, sagardotegia, eta akitzeko, egun osoko egitaraua Amaiurren, ekainaren 14an.
Egitasmoa sortu zenetik goiti egin du urtez urte, aurtengo saioetan inoiz baino jende gehiagok parte hartu du eta balorazioa arras ona eman zaio hasieratik bukaerara. Hau ospatu beharra zuten Solaslagunek, eta horrela bada, berriz ere, azken aldiz bildu eta elkarrekin zerbait egitea ezinbertzekoa izan da ikasturteari amaiera ezin hobea emateko.
Amaiurren egon ziren ekainaren 14an, osotara 20 lagun baino gehiagok parte hartu zuen egun osoan egindako ekitaldietan. Goizean 9 lagun bildu ziren Hika ikasteko ikastaro trinkoan, bazkarian 15 lagun izan ziren Elkartean eta ondotik bisita gidatua izan zuten Amaiurko herrian eta Monolitoan.