Oronozko San Martin ikastetxeko ikasle ohiek urteko bilkura egin dute

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 24a, 10:10
San Martingo ikasle ohiak, garai bateko ikastetxearen atarian. Juan Mari Ondikol

Larunbatean meza izan zuten eta gero bazkaria

Martin Urrutia Ezkurra ongileak bi ikastetxe eraiki zituen Oronozen. Gaur egun, bietako bakar bat ere ez da erabiltzen hasierako helburuendako, baina halere, San Martin ikastetxeko ikasle ohiak urtero biltzen dira, kontu zaharretaz gogoratzeko eta giro onean elkartzeko.

Aurtengo bilkura ekainren 21ean egin zuten larunbatarekin, baina batzuk, urrunetik heldu direnak, ortziralerako Baztanen ziren. Rosa Mari Bertizek afaria egin zien.

Biharamonean, José Luis Casla ikasle ohiak emandako meza aditu zuten, Jesus Rekalde marista organo joz eta Mari Carmen Torroba sopranoa kantari zela. Ondotik, urteko batzarra egin zuten Elizondoko Javier Alzugurenen gidaritzapean. Canaillasko pilota eskolakoek jokatutako zesta punta partida ikusi ondotik, elkarrekin argazkia atera eta Urgainen bazkaldu zuten.

Bazkalondoan ere giro ederra izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun