Arraiozko Merkataritza guneak Baztan-Bidasoaldeko artisau produktuen lehen azoka hartuko du ekainaren 21ean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 20a

Larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Arraiozko Merkataritza Guneak Baztan-Bidasoaldeko Artisau Produktuen lehen Azoka antolatu du ekainaren 21erako, larunbaterako. Baztan-Bidasoko nekazaritzako elikagai ekozleei eta eskulangileei zuzendutako azoka da.

Larunbat goizeko 10etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara jantziak, makilak, gazta, bitxiak, urregintza, mermelada eta bertze produktuak ikusteko eta erosteko aukera izanen da larunbat honetan Nafarmendiko Merkataritza gunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun