Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiari buruzko bilera informatiboa eginen da ekainaren 20an Lekarozko eskolan

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 20a, 09:45

Aroztegia izanen dute hizpide ortzirale arratseko batzarrean Lekarozen. Artxiboko argazkia

Ortzirale arratsaldeko 7etan deitu du Baztango Udalak

Palacio de Arozteguia SL enpresak Aroztegia ingurunerako sustatu nahi duen Udalez Gaindiko Plan Sektorialari (UGPS) buruz aritzeko bilera informatiboa deitu du Baztango Udalak ekainaren 20an, ortzirale arratsaldeko 7etan Lekarozko eskolan.

Bilera informatiboa, herriak deitu duen batzarraren baitan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun