Trafiko mozketak iragarri ditu Baztango Udalak ekainaren 19 eta 20an

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 18a

Baztango Udalak ekainaren 19 eta 20an, ortzegunean eta ortziralean eginen diren trafiko mozketaz informatu nahi du.

Baztango Udalak ekainaren 19 eta 20an, ortzegunean eta ortziralean eginen diren trafiko mozketaz informatu nahi du.

Francisco Joaquin Iriarte eta Jaime Urrutia karrikak lotzen dituen bidegurutzea, farmazia parean itxiko da; Osasun-Etxerako eta Zahar-Etxerako sarbideak libre egonen dira. Pedro Axular karrika Arizkuneneako arkuaren parean ere itxiko da.

Jaime Urrutia karrika, Osasun-Etxe pareko farmaziatik Ziga plazara doan tartean, berriz, karrika hau zatika itxiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun