Herriz herri zeharkaldia prestatu dute Baztango Mendigoizaleek ekainaren 22rako

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 18a

38 kilometroko ibilbidea osatuko dute Baztango Mendigoizaleek. Artxiboko argazkia

38 kilometrokoa, Almandoztik Arizkunera

Iaz bezala, aurten ere Baztango Mendigoizaleak taldeak bere denboraldia bukatzeko herriz herriko itzulia antolatu du, Baztandarren Biltzarreko lagunekin batera. Ekainaren 22an eginen da, igande goizeko 6:30ean abiatuta Baztanesatik.

Autobusean hurbildu eta Almandozen hasi eta Arizkunen bukatuko dute, 38 kilometro egin ondotik. Dena den, aukera izanen da edozein herritan ibilaldian sartu eta ateratzeko. Iaz ez bezala, aurten hameketakoa norberak eraman beharko du. Zati bat egin nahi dutenendako, hona hemen ibilaldia herrietatik pasako den ordutegia:  Almandoz (7:00), Berroeta (7:37), Aniz (8:05), Ziga (8:36), Oronoz (9:40), Arraioz (10:35), Irurita (11:05), Gartzain (11:50), Lekaroz (12:15), Elizondo (13:00), Elbete (13:10), Azpilkueta (15:05), Amaiur (16:10), Erratzu (17:00), Arizkun (17:40).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun