Udaberriko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Udaberriko txapelketan parte hartu duten pilotarietako batzuk, sari banaketaren ondotik. Utzitako argazkia.

260 pilotari aritu dira Txarutak antolatutako txapelketan

Txaruta elkarteak Baztango Udalaren laguntzaz antolatutako Udaberriko 24. Pilota txapelketaren finalak maiatzaren 25ean jokatu dituzte. Pilotari koxkorrenak Elizondoko pilotalekuan eta ttikienak Iruritako Aranabian aritu ziren igande goizean. Denera 260 pilotari aritu dira txapelketa honetan eta 330 partida jokatu dituzte.
 
Iruritako finalei dagokienez, Txikien kategorian, Elizondoko Xuban Goñi eta Ugaitz Apeztegiak 18-12 irabazi zieten Elizondoko Jon Garbalena eta Aimar Obregozori.
 
Umeak B mailan, Aurrera Saiazeko Andoni Iztueta eta Martxel Elolak 18-7 irabazi zieten Ultzamako Aimar Martikorena eta Andoni Sarasibar-i.
 
Umeak A mailan, Elizondoko Oihan Obregozo eta Ibai Ballarenak 18-9 irabazi zieten Donostiako Eneko Sorondo eta Egoitz Olaizolari.
 
Kimuak B mailan Hernaniko bi bikote izanen dira aurrez aurre: Unax Uitzi eta Xabier Apaolazak 18-12 irabazi zieten Oinatz Intsausti eta Anartz Oiartzabal-i.

Kimuak A mailan, Amaiurko Mikel Ariztia eta Esteribarko Aingeru De la Fuentek 18-9 irabazi zieten Zizurko Josu Igoa eta Etxagueri.
 
Elizondon pilotari koxkorragoak aritu ziren igande goizean.
 
Haurrak B kategorian, Burlatako Asier E­rroz eta Mikel Baleztenak 18-12 irabazi zieten Andoaingo Eñaut Iruretagoiena eta Enartz Etxeberriari.
 
Haurrak A kategorian, Añorgako Asier Gabirondo eta Haratz Olidenek 18-13 irabazi zieten Esteribarko Asier Maia eta Ander Beteluren kontra.
 
Kadete B kategorian, Berako Titouan Mendy eta Patxi Etxe­garaik 18-14 irabazi zieten Elizondoko Aritz Merino eta Lekarozko Aimar Ariztegiri.
 
Kadete A kategorian, Burlatako Andoni Agirre eta Josu Eskirozek 18-12 irabazi zieten Oronozko Enaitz Antso eta Burlatako Aitor Bidaurretari.
 
Gazteak B kategorian, Iruñeko Alaitz Ruiz eta Natxo Roldanek 22-7 irabazi zieten Lezoko Unai Tatiegi eta Errenteriko Gorka Mitxelenari.
 
Gazteak A mailan,  Narbarteko David Albiasu eta Tafallako Eneko Ruizek 22-15 irabazi zieten Berako Andoni Lazkanotegi eta Elizondoko Sergio Oskoz-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun