Kepa Arizmendi gogoratu dute bere heriotzaren 5. urteurrenean

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 12a, 09:11

Kepa Arizmendi 2009an hil zen Baionan. Utzitako argazkia.

Kepa Arizmendi Bereau hil zela bortz urte bete dira ekainaren 8an.

Bere ibilbidea gogoratzeko zenbait ekitaldi egin dituzte asteburu honetan senide eta lagunek. Horrekin batean Elizondoko margolariaren omenez egindako Kepa Ariz­mendi Bereau-Baztan liburuaren aurkezpena egin du Baztan Batzen lan taldeak eta bere margolanen erakusketa inauguratu dute Arizkunenean. Ekainaren 29 artio ikusgai dira izanen bere lanak. Hain zuzen, Baztan Ba­tzen taldea sortu dute Kepa Arizmendiren lagun eta senide batzuk, Elizondon 1958an sortu eta Baionan 2009an hil zen margolari honen lana eta ezohiko ibilbidea gogoratu nahian. Ekainaren 7an bertze hainbat ekitaldi ere egin ziren: rugby partida jokatu zuten Lekarozen. plaka paratu zuten bere sortetxean eta ondotik triki-poteoa egin zuten. Hainbat lagun bildu ziren Antxitonea trinketean egindako bazkarian ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun