Ikasturteko hondar eguna Amaiurren eginen dute Solaslagunek

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Egun osoko egitaraua prestatu dute: ikastaro, bazkari, bisita eta talo jatea

Ikasturteari agurra emateko egun osoko egitaraua antolatu dute Solaslagunek Amaiu­rren larunbat honetarako. Goizez, 10:00etatik 14:00etara Hika ikastaroa izanen dute. 14:30­­ean bazkaria. Menuan, Gernikako pipe­rrak eta pipermin frijituak txistorrarekin, entsalada sorpresa, karrilerak menestran eta a­rroz-esnea eta kafea izanen dute. Arratsaldean bisita gidatua eginen dute Amaiurko herri eta mo­nolitora, Jon Jauregi Solaslaguna gidari dutela.  Ondotik, talo jatea dute Amaiur­ko erro­tan. Izen ematea Solaslagunaren Txokoan, 610 920673 telefonoan edo solaslaguna @topagunea.org helbide elektro­nikoan egin daiteke. In­for­mazio gehiago: www. solaslaguna.blogspot.­com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun