Elizondoko eskolako Haur Hezkuntzako haurrak komunikabideak lantzen ari direnez, egin berri duten kanpaldiari buruz berri bat idaztea pentsatu dute Ttipi-Ttapan argitaratzeko: «Elizondoko eskolako 4 eta 5 urteko haurrak gara. Aurten gure lehenengo kanpaldia egin dugu Erratzun eta gaua bertan pasatu dugu, beste gauzen artean, Xorroxin eta bertako eskola bisitatu ditugu» diote.