Elizondoko Lanbide Eskolako ikasleak ortzeguneko azokan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Utzitako argazkia.

Elizondoko Lanbide Eskolako HLKP Administratibo eta HLKP Egokituko ikasleek Elizondon maiatzaren 22an, ortzegunero burutzen den Merkatu-Azokan parte hartu zuten. Ekimen hau, EJE Proiektuaren barnean (Gazte Enpresa Hezitzailea), eta hirugarren ebaluaketan burutzen den jarduera bat gehiago da. Aitzinetik, Gazteideia Kooperatiba eratzen jardun dute ikasleek, baita hornitzaile eta produktu errealak saltzeko bilatzen, hau da, finantziazioa, eta enpresaren kudeaketarekin zerikusia duen oro prestatzen. Proiektua Astuariastik gida­tzen dute, bertan kooperatiba guztiak elkartuak baitaude. Salerosketak aurrera eramateko, Madrilgo enpresa bat izan dute bazkide Elizondokoek, The sweet pastels izenekoa. Azken jarduera honek, eskolako geletatik merkatu errealera ateratzea suposatzen du eta Elizondoko ikasleak fin-fin ibili ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun