Herriz herri zeharkaldia prestatu dute Mendigoizaleek

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

38 kilometrokoa, Almandoztik Arizkunera

Iaz bezala, aurten ere Baztango Mendigoizaleak taldeak bere denboraldia bukatzeko he­rriz herriko itzulia antolatu du, Baztandarren Bil­tzarreko lagunekin batera. Ekainaren 22an eginen da, igande goizeko 6:30ean abiatuta Baztanesatik. Almandozen hasi eta Arizkunen bukatuko dute, 38 kilometro egin ondotik. Dena den, aukera izanen da edozein herritan ibilaldian sartu eta atera­tzeko. Iaz ez bezala, aurten hameketakoa norberak eraman beharko du. Zati bat egin nahi dutenendako, hona hemen ibilaldia herrietatik pasako den ordutegia:  Almandoz (7:00), Berro­eta (7:37), Aniz (8:05), Ziga (8:36), Oronoz (9:40), Arraioz (10:35), Irurita (11:05), Gartzain (11:50), Lekaroz (12:15), Elizondo (13:00), Elbete (13:10), Azpilkueta (15:05), A­maiur (16:10), Erratzu (17:00), Arizkun (17:40).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun