Euskal presoen sakanabaketaren kontrako Pilotakadaz Pilotakada ekimenaren barne, paxakan eta frontenisean aritu ziren maiatzaren 25ean Iruritan. Paxakan sei lagun aritu ziren: Iñaki Etxandi, Gorka Urtasun, Egoitz Prim, Aritz Alunda, Jagoba Ramos eta Xabi Barberena. Frontenisean, berriz, zortzi lagunek jokatu zuten: Xotero eta Eki Etxandi, Ibai Irungarai eta Kotteren aurka aritu ziren eta Itziar Torres eta Oinatz Jaunsarats, Mikel Unanua eta Santi Garmendiaren kontra.