Ekainaren 23tik uztailaren 6ra, 5-9 urte arteko haurrentzako Javier Ciga pintura eta grabatu tailerra eskainiko dute Eneko Perez eta Sonia Ilzarbek Arizkunenean. Astelehenetik ortziralera, 10:30etik 12:30era eskainiko da. Izen emateko epea ekainaren 17an akituko da eta 20 euro kobratuko da.