Amaiurko Gaztelu Taldeak kontzertua eskaini du Iruritako Jauregiarten

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 16a

Amaiurko Gaztelu taldeko kantariak eta Jo ala Jo taldeko txalapartariek emanaldia eskaini zuten. Utzitako argazkia

Jo ala Jo taldekoek txalapartarekin hasi zuten emanaldia

Ekainaren 14an, larunbatean, Amaiurko Gaztelu Taldeak kontzertua eman zuen Iruritako lorategian dagoen Jauregiarte ostatu berrian, Jo ala Jo Elkartearekin batera.

Ekainaren 14an, larunbatean, Amaiurko Gaztelu Taldeak kontzertua eman zuen Iruritako lorategian dagoen Jauregiarte ostatu berrian, Jo ala Jo Elkartearekin batera.

Dorrea elkarteak antolatutako kultur ekitaldia arratsaldeko 7etan hasi zen, Jo ala Jo elkarteko Xabi eta Itziar Torres anai-arrebek eskainitako txalaparta erakustaldiarekin. Amaiurko Gaztelu Taldeak Benito Lertxundi, Imanol, edo Xalbadorren kantak abestu zituzten, gaur egun abesti herrikoiak deritzogunak. Bukaeran, aperitibo ttiki bat izan zuten, kanta zaharrekin eta euskal doinuekin alaituta. Nahiz eta Jauregiarte ostatua oraindik erekita ez egon (uztailarako aurrekusia dago inaugurazioa), jadanik kultur ekitaldi ezberdinak egin dituzte bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun