Baztango herrietako eskoletako kurtso bukaerako kontzertua izanen dute ekainaren 17an, astearte goizeko 11:30etik aitzinera Iruritako Aranabia pilotalekuan.
Egitarauari dagokionez, Banuwa (afrikar herrikoia), Bizirik gaudelako (Olatz Zugasti), Samba Lelé (brasildar herrikoia), Maiteak galdegin zautan (euskaldun herrikoia), Kantuz kantu (Anje Duhalde), When I’m gone (Anna Kendrick), África (S. Keita eta Las Hijas del Sol), Waka waka (Shakira), Fatou yo (afrikar herrikoia), Hello hello (afrikar herrikoia), Si ma ma ka (afrikar herrikoia) eta Laster arte! (Pirritx eta Porrotx) joko dituzte.
Antolatzaileek eskatu dute kotxeak frontoira ez hurbiltzea eta Erreboteko plazan eta bestetan barrakak egoten diren lekuan aparkatzea.
Aldi berean, oroitarazi nahi dute hurrengo Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskolen besta, Zigan izanen dela buruilaren 28an, igandearekin.