Nafarroako Berdintasunerako eta Familia Institutuak herriko bestetan genero berdintasunerako kanpaina sustatzen du, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea eta bizitza, lana eta familiaren bateragarritasunaren gaineko sentsibilizazioa helburu dituela. Hirugarren urtea da Baztango Udalak kanpaina honekin bat egiten duela.
Herriko bestetan genero berdintasunerako sentsibilizazioan eta bestak, emakume eta gizonen arteko berdintasun baldintzetan gozatu behar direla ideiaren inguruan herritarren parte hartzea bilatzen duen kanpaina da da hau. “Bestetan berdintasuna lortzearen aldeko udalak. Eta bestetan … zer?”. Kanpaina honekin, Nafarroako Gobernuak besten antolakuntza eta ospakizunetan ere genero berdintasunaren aurrerapenerako hartutako konpromiso politikoaren alde egin nahi du eta konpromiso honetan udalen partaidetza indartu.
Aurten, sentsibilizazio lanen ardurari eta instituzio zein eragileen eskaerari erantzunez, irudi berri bat diseinatu da. Hemendik aurrera Nafarroan genero indarkeriaren aurka identifikatuko dena. Irudi hau, esku more bat, ikur instituzionala ez ezik, emakumeen aurkako edozein indarkeri mota arbuiatzeko ikurra izanen da. Dena den, besta giroa islatzeko, eskuari kolore gorria eman diote oraingoan.
Kanpainaren helburuei dagokienez, emakumeek eta gizonek bestak neurri berdinean gozatzeko, ohiko jokaerak aldatzearen beharraren gaineko herritarren sentsibilizazioa erraztu nahi da, baita emakumeek eta gizonek bestak neurri berdinean gozatzeko, ohiko jokaerak aldatzearen beharraren gaineko herritarren sentsibilizazioa erraztu ere. Jazarpen eta eraso sexualen prebentzioaren mezu klabea jakinarazi eta zabaldu nahi da, «errespetuzko jokaerak bultzatuz eta ezetza, festetan ere errespetatua izan behar dela onartuz. Neskak eta mutikoak, emakumeak eta gizonak, festa guneetan ongi pasatu behar dugu inongo jazarpen zein eraso sexualik jasan behar izan gabe».