Sute batek kixkali egin zuen Amaiurko Dorrekoborda ekainaren 4an. Kanpoko lau hormak izan ezik, gainerako guzia erre zuen suak. Beñardo Otondo eta Maite Iribarren senar-emazteak eta Amagoia eta Agurtzane alabak bizi ziren bertan eta hauen lagunek dagoeneko kontu bat ireki dute, familiari laguntzeko diru-ekarpenak egiteko.
Elizondoko Rural Kutxan ireki dute kontua: 3008 0043 12 2938334311.