Asteburu honetan Arraiozko Nafarmendi Merkataritza Guneak auto erdiberri eta okasioko 2. Azoka Haundia antolatu du. Doneztebeko Sampi Aragón tailerra, Alkaiagako Zoansa eta Sunbillako Iruri Motor tailerraren kolaborazioarekin dago antolatua Azoka, ekainaren 12tik 15era.
120 ibilgailu baino gehiago izango dira bertan, marka eta prezio desberdinekoak. Gainera, Nafarmendira lau egun hauetan hurbiltzen diren guztientzako promozio desberdin egongo dira. Honela, Azokak irauten duen egunetan eta supermerkatuan 60 euro baino gehiagoko erosketa egiten duenaren autoarentzat 80 segurtasun puntuko errebisioa doan izanen da. Azokak irauten duen egunetan eta gasolindegian 40 euro baino gehiagoko erosketa egiten duenaren autoarentzat eltxo eta eurirako tratamendua doan eskainiko da. Auto bat saltzen den bakoitzean Nafarmendiko jatetxean Ana Codorniu cava bat irekiko da eta auto bat erosten duenentzat Allianz aseguru etxeak urte baterako asegurua eskainiko du doan.
Ordutegiari dagokionez, ekainaren 12an, ortzegunean 15:00etatik 21:00 bitarte, ortziralean eta larunbatean 9:00etatik 21:00 bitarte eta igandean 9:00etatik 12:00ak bitarte egonen dira zabalik azokako ateak.