Pilotarekin bueltaka dabiltza Baztan Ikastolako Kultur Astean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Gorka Urtasun, Unai Apeztegia, Patxi Olazar, Aitor Zubieta, Jon Jaunarena eta Asier Olaizola izan zituzten bisitari Baztan ikastolako ikasleek. Utzitako argazkia

Erremontelari eta esku pilotari profesionalen bisita izan zuten ekainaren 11n

Pilotakin bueltaka izenburupean, ekainaren 11tik 17ra Kultur Astea Antolatu du Baztan Ikastolak. Asteazkenean gaiaren aurkezpena egin zuten eta pilota modalitate ezberdinak ezagutu Juanjo Atxarekin. Horretaz gain, erremontean eta esku pilotan ari diren profesionalekin ere solastu zuten ikasleek.

Pilotakin bueltaka izenburupean, ekainaren 11tik 17ra Kultur Astea Antolatu du Baztan Ikastolak. Asteazkenean gaiaren aurkezpena egin zuten eta pilota modalitate ezberdinak ezagutu Juanjo Atxarekin. Horretaz gain, erremontean eta esku pilotan ari diren profesionalekin ere solastu zuten ikasleek.

Hain zuzen, Gorka Urtasun, Unai Apeztegia, Patxi Olazar, Aitor Zubieta, Jon Jaunarena eta Asier Olaizola aritu dira ikasleekin solasean eta beraien galderei erantzuteaz gain, pilotak, kamixetak eta argazkiak ere sinatu dituzte.

Ekainaren 12an, ortzegunean Pilota Jokoak ezagutuko dituzte. Goizean, ikasturteen arabera banatuak, lauzpabortz joko ezagutzeko aukera izanen dute eta eguerdian ikasleen arteko pilota partida batzuk jokatuko dituzte.

Ekainaren 13an, ortziral goizeko 10:30etik 13:00etara, lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Antxitonea eta Txarutako bulegoa bisitatuko dute eta Gorka Urtasunekin elkartuko dira. Ordutegi beretsuan, bosgarren eta seigarren mailakoak Ander Ugarte pilotaegilearekin ariko dira pilotak egiten.

Ekainaren 16an, astelehen goizeko 10etatik aitzinera, 5. mailakoek antzerki emanaldia eskainiko dute. 3. mailakoen Txina-Euskal Herria emanaldia, ikastolako txistularien emanaldia eta 1., 2., 3. eta 4. mailakoen Kwaheri kantuaren emanaldia izanen dute. Atsedenaldiaren ondotik, 5. eta 6. Mailakoek Doeba kantua kantatuko dute. 6 . mailakoen antzerki emanaldia eta LHkoen basoaren emanaldia ere izanen dute.

Ekainaren 17an, astearte goizeko 10etatik aitzinera, azkenik, LHkoen dantza emanaldia eta HHkoen emanaldiak eginen dituzte eta 12:00etatik aitzinera, gosaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun