Ikasturteko hondar eguna Amaiurren eginen dute Solaslagunek

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 10a

Hainbat ekimen egin dituzte solaslagunek udaberri honetan. Argazkian, sagardotegian Lesakan. Utzitako argazkia

Ekainaren 14rako egun osoko egitaraua prestatu dute

Ikasturteari agurra emateko egun osoko egitaraua antolatu dute Solaslagunek Amaiurren larunbat honetarako. Hika ikastaroa, bazkaria, bisita gisatua eta talo jatea izanen dituzte, bertzeak bertze.

Ikasturteari agurra emateko egun osoko egitaraua antolatu dute Solaslagunek Amaiurren larunbat honetarako. Hika ikastaroa, bazkaria, bisita gisatua eta talo jatea izanen dituzte, bertzeak bertze.

Larunbat goizez, 10:00etatik 14:00etara Hika ikastaroa izanen dute. 14:30ean bazkaria. Menuan, Gernikako piperrak eta pipermin frijituak txistorrarekin, entsalada sorpresa, karrilerak menestran eta arroz-esnea eta kafea izanen dute. Arratsaldean bisita gidatua izanen dute Amaiurko herrian eta monolitoan, Jon Jauregi Baztango Solaslaguna gidari dutela. Ondotik, talo jatea izanen dute Amaiurko errotan. Izen ematea Solaslagunaren Txokoan, 610 920673 telefonoan edo solaslaguna@topagunea.org helbide elektronikoan egin daiteke. Informazio gehiago: www.solaslaguna.blogspot.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun