Ekainaren 23tik uztailaren 6ra, 5 eta 9 urte arteko haurrentzako Javier Ciga pintura eta grabatu tailerra eskainiko dute Eneko Perez eta Sonia Ilzarbek Arizkunenean. Astelehenetik ortziralera, 10:30etik 12:30era eskainiko da. Izen emateko epea ekainaren 17an akituko da eta 20 euro kobratuko da.
Kanpoko margo ikastaroa
Abuztuaren 1etik 14ra Tomas Sobrinok eskainiko duen helduendako Baztango paisaiak kanpoko margo ikastarorako izen emateko epea zabalik dago. Prezioa: 130 euro.