Giro ederrean joan dira Mendekoste bestak Berroetan

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 11a, 10:55
Asteleheneko Zikiro Egunean ere giro ederra izan zuten Berroetan. Utzitako argazkia

Astelehenean Bizikleta Itzulia eta asto karrera egin zituzten 51. urtez

Giro ederrean joan dira aurtengo Berroetako Mendekoste bestak. Eguraldiak lagun, ekitaldiz gainezka egon dira aurtengoan ere Berroetako bestak eta jende andana hurbildu da herrira.

Giro ederrean joan dira aurtengo Berroetako Mendekoste bestak. Eguraldiak lagun, ekitaldiz gainezka egon dira aurtengoan ere Berroetako bestak eta jende andana hurbildu da herrira.

Aurtengo berrikuntza moduan, Berroetako haurrek gurasoen laguntzaz egindako erraldoi eta buruhandiak dira, giro polita jarri zuten herrian igande goizean. Asteleheneko Zikiro Egunean egindako XLI. bizikleta itzuliko txapelduna Imanol izan da eta XLI. asto karrerakoa, berriz, Iraitz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun