Berroetako Mendekoste bestetarako egitarau zabala prestatu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 5a, 16:49
51. asto karrera eginen da asteleheneko Zikiro Egunean. Artxiboko argazkia

Ekainaren 6tik 9ra ospatuko dute eta herritarren arteko jokuak eta bertso-triki-poteoa izanen dituzte larunbatean

Berroetako Mendekoste bestak ospatuko dituzte ekainaren 6tik 9ra eta aurten ere ekitaldi aski bereziekin hornitu dute egitaraua.

Berroetako Mendekoste bestak ospatuko dituzte ekainaren 6tik 9ra eta aurten ere ekitaldi aski bereziekin hornitu dute egitaraua:

 

Ortzileria, ekainak 6

Bezpera

• 20:00: suziriak bestei hasiera emateko.

• 20:30: txopo goratzea eta herriko trikitilariak.

• 21:00: Mutildantzak. Txalapartariak.

• 21:30: Baztan-Zopak (Txartelak Maialen/Andoni).

• 00:00: dantzaldia AIE­RRIK taldearekin. (Gantorri autobus zerbitzua gau osoan).


Launbeta, ekainak 7

Haurren Egune

• 11:30: BKZ puzgarriak egun osoan eta gazteendako rokodromoa.

• 14:00: Gazteen bazkaria Aizkoan.

• 16:00: Puzgarriak eta rokodromoa.

• 18:00: herritarren arteko joko ikusgarriak. Gazteak vs. zaharrak. Ondotik, Lepatanatuekin bertso-triki poteoa. Berroetako sagardo garaiaren hasiera. Txotx! batukadarekin. Gero, Santxotenarekin dantzaldia.

• 21:30: herri afaria (txartelak salgai Maialen/Andoni)). Kantu zaharrak Santxo­tenarekin.

• 00:00: dantzaldia SANTXOTENArekin. Ondotik, DJ Txemamix.


Igendia, ekainak 8

mendekoste egune

• 12:00: Meza Nagusia Gaztelu Abesbatzarekin.

• 13:00: hameketakoa plazan.

• 13:30: herriko gazteen arteko pilota partida.

• 17:00: Maiatzeko erre­gina herrian barrena.

• 17:45: Baztango dan­tzari ttikiak.

• 18:30: haurren herri kirolak.

• 19:00: SANTXOTENArekin dantzaldia.

• 22:00: xinger jatea eta euskal kantu zaharrak.

• Egun osoan haurrendako puzgarriak.


Astelehena, ekainak 9

Zikiro egune

• 11:00: XLI. bizikleta itzu­lia.

• 12:00: mus txapelketa.

• 14:00: zikiro jatea SALABERRIrekin.

• 18:30: XLI. asto ka­rrera.

• 19:30: herritarren arteko futbol partida.

• 21:30: xinger jatea SALABERRIrekin.

• 00:00: Gaixoa ni bes­tak akitzeko eta inda­rra duenarendako zapi jokoa barneko arro­petan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun