Kepa Arizmendi gogoratuko dute Baztanen bere heriotzaren 5. urteurrenean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 4a

Kepa Arizmendiri buruzko liburua aurkeztuko dute ortziralean eta bere margolanak ekainaren 29a arte zintzilikatuko dituzte Arizkunenean. Artxiboko argazkia

Ortziralean liburua aurkeztu eta margo erakusketa zabalduko dituzte Elizondon eta larunbatean hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Kepa Arizmendi Bereau hil zela bortz urte eginen du igandean. Bere ibilbidea gogoratzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte larunbaterako senide eta lagunek. Horrekin batean ortziral arratsaldean Elizondoko margolariaren omenez egindako liburuaren aurkezpena eta bere margolanen erakusketa inauguratuko dute Arizkunenean, ekainaren 29 artio iraunen duena.

Ortziralean, 18:00etan, Kepa Arizmendi Bereau-Baztan izeneko liburua aurkeztuko du Baztan Batzen lan taldeak. Hain zuzen, talde hau sortu dute Kepa Arizmendiren lagun eta senide batzuek, Elizondon 1958an sortu eta Baionan 2009an hil zen margolari honen lana eta ezohiko ibilbidea gogoratu nahian. 20:00etan Kepa Arizmendiren margo erakusketaren estreinaldia eginen da Arizkunenean. Erakusketa ekainaren 29a arte izanen da ikusgai.

Ekainaren 7an, larunbat goizeko 11:00etan rugby partida jokatuko dute Lekarozen. Bertze ekitaldiak Elizondon izanen dira. 13:30ean plaka paratuko da bere sortetxean eta ondotik triki-poteoa eginen da. 14:30ean bazkaria eginen da Antxitonea trinketean. Txartelak 15 eurotan eros daitezke Zubipunta, Dolatxea, Intza eta Zanguen edp 662 333787 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun