Amaiurrek lortu du lehen txapela

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Amaiur A taldekoak, 320 kiloko lehen jardunaldian. Xagu-LESAKA

Azken saioa Lesakan jokatuko da larunbatean

Nafarroako lauko sokatira txapelketan, gizonezkoen 320 kiloko eta emakumezkoen 265 kiloko kategorietan  Amaiur A eta Basaburua-Imotz izan dira txa­peldunak.
 
Gizonezkoen txapelketa aski berdindua izan da. Jautsaratsen jokatutako lehen jardunaldian Beti Gazte B nagusitu zen eta Amaiur A bigarren izan zen. Etxa­rri-Aranatzen, aldiz, bi talde hauek berdindu egin zuten beraien arteko tiraldietan eta ber­tze gainerako guziak irabazi. Lehen bi sailkatuen arteko finalean Amaiur nagusitu zitzaion Lesakako taldeari kitarakoan eta txapela lortu zuen. Talde txapeldunean, Lander Landiribar, Iñaki Urrutia eta Joseba eta Julen Jauregi aritu ziren lehen jardunaldian eta bigarrenean, Juanma Irigoien sartu zen Joseba Jauregiren ordez. Amaiur B hirugarren izan zen.
 
Orain gizasemeen 300 kilokoa eta emakumeen 245 kilokoa jokoan da. Emakumezkoetan partaide berak izanen dira eta gizasemeetan bat gehiago, Kaskailueta. Lehenbiziko jardunaldia maiatzaren 24an izan dute Berriozarren eta bigarrena maiatzaren 31n Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun