Baztan-Venezuela

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Venezuelatik Euskal Herrirat etorritako elkartasun brigada Baztanen egon zen maiatzaren 21ean. Mugimendu bolibariarreko hainbat kidez osatutako taldeak Amaiurko gaztelua bisitatu zuen eta Patxi Urru­tiaren eskutik Amaiurko gertaeren garran­tzi historiko eta politikoaren berri izan zuten. Venezolarrek Isaak Rekalde Amaiurko alkatearen agurra ere jaso zuten. Ondotik Elizondoko gaztetxean bazkari egin zuten eta  Baztango alkatearen agurra jaso zuten. Bazkarirat bailarako mugimendu desberdinetan dabiltzan herritar batzuk hurbildu ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun