Webgune turistikoa erabat berritu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

www.valledebaztan.com www.baztanharana.com webgunea erabat be­rritu dute. Atari turistiko osatua izanen da, sareko erabiltzaileek, Baztan eta inguruko haranetako informazioa aurkitzeko. Web orri hau, 1999an sortu zen, proiektu per­tsonal xume bat bezala etageroztik, garapen eta diseinu eboluzio etengabea izan du. 2012an, Baztan-Bidasoaldeko erreferentziazko webguneetako bat bilakatu zen. Be­rrikuntzarik garrantzi­tsuena Baztan zuzenean atala da. Bertan, bailarako puntu desberdinetan kokatutako zenbait webcam-ek momentuko argazkiak erakusten dituzte. Eskiz Informatikak kudeatzen duen atari honek urteko 50.000 bisita eta 4.500 jarraitzaile ditu Facebook-en. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun