Hilabete parrasta batean aniztar andana bat auzolanean aritu dira herriko gauzak uzteko etxola egiten. larunbat honetan izan da auzolaneko azken eguna. ilunabarrean auzolanean parte hartu duten herritarrak pintterdia izan zuten Mendiarte kultur elkartean, pintterdia eta bizkar besta biak batera, dagoeneko akitua baita etxola.