Elizondoko Lanbide Eskolako ikasleek ortzeguneko Merkatu-Azokan parte hartu zuten

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 27a

Elizondoko Lanbide Eskolako ikasleak, joan den ortzeguneko azokan. Utzitako argazkia

Gazte Enpresa Hezitzailea proiektuaren baitan

Elizondoko Lanbide Eskolako HLKP Administratibo eta HLKP Egokituko ikasleek Elizondon maiatzaren 22an, ortzegunero bezala burutzen den Merkatu-Azokan parte hartu zuten.

Elizondoko Lanbide Eskolako HLKP Administratibo eta HLKP Egokituko ikasleek Elizondon maiatzaren 22an, ortzegunero bezala burutzen den Merkatu-Azokan parte hartu zuten.

Partehartze hau, EJE Proiektuaren barnean (Gazte Enpresa Hezitzailea // Enpresa Joven Educativa EJE), eta hirugarren ebaluaketan burutzen den jarduera bat gehiago da. Antzinetik, Gazteideia Kooperatiba eratzen jardun dute ikasleek, baita hornitzaile eta produktu errealak saltzeko bilatzen, finantziazioa, eta enpresaren kudeaketarekin zerikusia duen oro prestatzen. Proiektu hau Asturiasetik gidatua dator, bertan kooperatiba guztiak elkartuak baitaude. Salerosketak aurrera eramateko, Madrileko enpresa bat izan dute bazkide Elizondokoek, "The sweet pastels” izenekoa.

Azken jarduera honek, eskolako geletatik merkatu errealera ateratzea suposatzen du eta Elizondoko ikasleak fin-fin ibili ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun