Urtero bezala, Salbatore bestek hasiera emanen diote eskualdean herriz herriko besta sasoiari. Irurita eta Urdazubin izaten dira. Iruritan, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa eta Urdazubin arratsaldeko 8etan.
Iruritako programa
Maiatzaren 28a, asteazkena
12:00etan Txupinazoa eta herriari buelta Baztango gaiteroekin.
16:00etan Haurrendako herri kirolak.
18:00etan Merendua.
18:30etik 20:30era Dantzaldia Joxe Angelekin.
20:00etan Ezkil jotzea.
21:00etan Baztanzopak.
01:00etatik 04:00etara Dantzaldia karpan Joxe Angelekin.
Maiatzaren 29a, ortzeguna
10:00etan Dianak.
11:00etan Meza Nagusia.
12:00etan Herriko dantzarien erakustaldia.
13:00etan Luntxa.
19:30ean Trinketeko VII. esku pilota txapelketako finalak.
20.00etatik 21.30era Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
21:30ean Mutildantzak.
00:30etik 04:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
Maiatzaren 30a, ortzirala
10:00etan Dianak baserrietan.
11:00etan Haurrendako jokuak erreboteko plazan.
13:30ean Haurredako bazkaria karpan.
14:00etan Jubilatuen bazkaria Olari jatetxean. Gazteen bazkaria Baigorrin.
14:00etan Herriko gazte baten erronka (Saioara igoera 46 kilorekin eta plazara 18:30 alderako itzuli, 100 kiloko harria hiru aldiz altxatu eta trontzarekin 20 kanaerdiko ebaki).
15:00etan Haurrendako jokoak.
18:00etan Txokolatada.
20:00etan Dantzaldia Aierrik taldearekin.
21:30ean Mutildantzak.
23:00etan Tirri-Terry Djak karpan.
01:00etatik 04:30era Dantzaldia Aierrik-ekin.
Maiatzaren 31, larunbata
10:00etan Dianak txarangarekin.
11:00etan Haurrendako jolasak.
14:00etan Zikiro-jatea txarangarekin.
20:00etan Laiotz taldearekin dantzaldia.
21:30ean Mutildantzak.
01:00etatik 05:00etara Gaupasa Laiotzekin.
Ekainaren 1a, igandea
10:30ean VII. Haurren krosa.
11:30ean VI. Herri lasterketa.
12:30ean sari banaketa eta luntxa parte hartzaileendako.
18:00etan Dantza erakustaldia Berako Gure txokoa taldearen eskutik.
20:00etatik 22:00etara Puro Relajo mariatxi taldearen emanaldia.
22.00etan Afari herrikoia eta besten akabaila.