Baztango Udaberriko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte maiatzaren 25ean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 26a

Guztira 330 partida jokatu dituzte otsailaren 15ean hasi zen txapelketan. Argazkian, parte hartu duten pilotarietako batzuk ageri dira, sari banaketaren ondotik. Utzitako argazkia

Denera 260 pilotari aritu dira Txarutak antolatutako txapelketan

Txaruta elkarteak Baztango Udalaren laguntzaz antolatutako Udaberriko 24. Pilota txapelketaren finalak maiatzaren 25ean jokatu dituzte. Pilotari koxkorrenak Elizondoko pilotalekuan eta ttikienak Iruritako Aranabian aritu ziren igande goizean. Denera 260 pilotari aritu dira txapelketa honetan eta 330 partida jokatu dituzte.

Txaruta elkarteak Baztango Udalaren laguntzaz antolatutako Udaberriko 24. Pilota txapelketaren finalak maiatzaren 25ean jokatu dituzte. Pilotari koxkorrenak Elizondoko pilotalekuan eta ttikienak Iruritako Aranabian aritu ziren igande goizean. Denera 260 pilotari aritu dira txapelketa honetan eta 330 partida jokatu dituzte.

Iruritako finalei dagokienez, Txikien kategorian, Elizondoko Xuban Goñi eta Ugaitz Apeztegiak 18-12 irabAzi zieten Elizondoko Jon Garbalena eta Aimar Obregozori.

Umeak B mailan, Aurrera Saiazeko Andoni Iztueta eta Martxel Elolak 18-7 irabzi zieten Ultzamako Aimar Martikorena eta Andoni Sarasibar-i.

Umeak A mailan, Elizondoko Oihan Obregozo eta Ibai Ballarenak 18-9 irabazi zieten Donostiako Eneko Sorondo eta Egoitz Olaizolari.

Kimuak B mailan Hernaniko bi bikote izanen dira aurrez aurre: Unax Uitzi eta Xabier Apaolazak 18-12 irabazi zieten Oinatz Intsausti eta Anartz Oiartzabal-i.

Kimuak A mailan, Amaiurko Mikel Ariztia eta Esteribarko Aingeru De la Fuentek 18-9 irabazi zieten Zizurko Josu Igoa eta Etxagueri. Elizondon pilotari koxkorragoak aritu ziren igande goizean.

Haurrak B kategorian, Burlatako Asier Erroz eta Mikel Baleztenak 18-12 irabazi zieten Andoaingo Eñaut Iruretagoiena eta Enartz Etxeberriari.

Haurrak A kategorian, Añorgako Asier Gabirondo eta Haratz Olidenek 18-13 irabazi zieten Esteribarko Asier Maia eta Ander Beteluren kontra.

Kadete B kategorian, Berako Titouan Mendy eta Patxi Etxegaraik 18-14 irabazi zieten Elizondoko Aritz Merino eta Lekarozko Aimar Ariztegiri.

Kadete A kategorian, Burlatako Andoni Agirre eta Josu Eskirozek 18-12 irabazi zieten Oronozko Enaitz Antso eta Burlatako Aitor Bidaurretari.

Gazteak B kategorian, Iruñeko Alaitz Ruiz eta Natxo Roldanek 22-7 irabazi zieten Lezoko Unai Tatiegi eta Errenteriko Gorka Mitxelenari.

Gazteak A mailan, azkenik, Narbarteko David Albiasu eta Tafallako Eneko Ruizek 22-15 irabazi zieten Berako Andoni Lazkanotegi eta Elizondoko Sergio Oskoz-i.

 

260 pilotari eta 330 partida

Maila guztietan ligaxka moduan jokatu da Baztango XXIV. Udaberri txapelketa eta bikote bakoitzak guttienez 3-4 partida jokatzeko aukera izan du. Denera 260 pilotari aritu dira (Txikiak 12, Umeak 66, Kimuak 58, Haurrak 68, Kadeteak 34 eta Gazteak 22) eta 330 partida jokatu dituzte otsailaren 15ean hasi zen txapelketa honetan. Nafarroako eta Gipuzkoako pilotari aunitzek parte hartu dute eta aurten berri pozgarri bat izan dute, Saratik ere hamar bikote aritu baitira, Iparraldeko bertze pilotari batzuekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun