Joan den larunbatean, maiatzaren 17an, Elizondon Baztango gure esku dago lantaldeak antolatuta lip dub bat grabatu zuten baztandarrek. Lip duba ikusgai dago jada. Gure esku dago baztanen facebookeko profilean edo youtuben ikusgai dago.
Facebookeko profilaren bidez 20.000 lagun desberdinek ikusi dute jada lip duba. Gainera, hainbertze jendek ikusi du, ezen youtuberen kontatzailea blokeatu egin den maiz, eta ezin izan du kontaketa behar bezala burutu.