Maiatzaren 22an, www.valledebaztan.com www.baztanharana.com webgunea erabat berritua argitaratua ageri da. Atari turistiko osatua izanen da, sareko erabiltzaileek, Baztan batik bat eta inguruko haranetako informazioa aurkituko dute bertan: turismoa, herriak, lekuak, jarduerak, kultura, alojamenduak, sukaldaritza, bisitatu beharreko tokiak, argazkiak, bideoak, berriak…
Web orri hau, 1999. urtean sortu zen, proiektu pertsonal xume bat bezala etageroztik, garapen eta diseinu eboluzio etengabea izan du. 2012an, Baztan-Bidasoaldeko erreferentziazko webguneetako bat bilakatu zen, turismora zuzenduta argi eta garbi.
Diseinu moderno batekin eta hobekuntzaz betetik aurkeztu da lan sakon hau, mugikorretara egokitua egonen da eta egunero, bertako paisana, herri eta ohituren argazkiak argitaratuko ditu. Hala ere, atari honek dakarren berrikuntzarik garrantzitsuena “Baztan zuzenean” atala da. Bertan, Bailarako puntu desberdinetan kokatutako zenbait webcam-ek momentuko argazkiak erakusten dituzte.
Euskaraz eta gazteleraz argitaratua dagoen sareko atari honek urteko 50.000 bisita eta 4.500 jarraitzaile ditu Facebook-en. Webgunearen garapen eta mantenuaz, Elizondoko Eskiz Informatika SL enpresa arduratzen da, Edurne eta Jaime Viguria anai-arreben lanarekin.