Euskara ikasi eta merkataritza errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak emanen ditu Baztango Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 22a

2.000na euroko aurrekontua izanen dute bi deialdiek

Euskararen gizarte ezagutza handitu eta erabilera sustatzeko konpromisoarekin bat eginez, bi dirulaguntza deialdi egin ditu Baztango Udalak 2014rako: batetik euskara ikasteko eta bertzetik establezimenduetako errotulazio elementuak euskaraz paratzeko. Bi ka­suetan 2.000na euroko aurrekontua onartu du.

Euskararen gizarte ezagutza handitu eta erabilera sustatzeko konpromisoarekin bat eginez, bi dirulaguntza deialdi egin ditu Baztango Udalak 2014rako: batetik euskara ikasteko eta bertzetik establezimenduetako errotulazio elementuak euskaraz paratzeko. Bi ka­suetan 2.000na euroko aurrekontua onartu du.

Deialdietako bat euskara ikasteko ikas­taroak egiten dituzten baz­tandarrei matrikula gastuetan laguntzeko izanen da. 16 urte baino gehiago dituztenendako eta urtebeteko antzinatasunez Baztanen errol­datuta­koen­dako izanen da, eta ikastaroetan gu­ttienez %80ko asisten­tzia izan dela egiaztatu beharko da.

Diru-laguntzak eslei­tzerako orduan langabezian edota 12 urte bitarteko seme-alabaren bat duten herritarren eskabideei emanen zaie lehentasuna eta horiei egokituko zaien diru-la­gun­tzaren zenbatekoa gainerako eskaitzaileena baino %50 handiagoa izanen da. Edozein moduz, onuradunek ezin izanen dute 500 euro baino gehiago jaso deialdi bakoi­tzeko. Eskaerak irailaren 30era bitarte aukeztu beharko dira.

Bertze deialdian, merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako, enpresetako nahiz elkarteetako errotuluak eta toldoak, atarien ondoko profesionalen plakak eta ibilgailu komertzialen erro­tulu elementuak euskaraz paratzeko diru-laguntzak emanen dira. Euskara hutsean idatzitako errotuluek lehentasuna izanen dute eta gastuaren %50 bitarteko laguntza jasoko dute, gehienez 500 euro. Euskaraz eta erdaraz idatzitako errotuluek, betiere euskarari lehentasuna emanik, egindako gastuaren %25 bitarteko laguntza jasoko dute, gehienez 250 euro. Eskabideak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun