Maiatzaren 25ean eginen da Baztango XXI. Mendi Itzulia

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 21a

30 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute mendizaleek. Utzitako argazkia

Erratzun hasi eta akitu, 30 kilometro luze eta 2.600 metroko desnibela izanen du

Erratzun hasi eta akituko da Baztango XXI. Mendi Itzulia. Maiatzaren 25ean egin dute hitzordua eta mendizaleek 2.600 metroko desnibela duen 30 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izanen dute.

Erratzun hasi eta akituko da Baztango XXI. Mendi Itzulia. Maiatzaren 25ean egin dute hitzordua eta mendizaleek 2.600 metroko desnibela duen 30 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izanen dute.

Erratzutik Aizpitzara igoko dira mendizaleak, handik Inzpidera joanen dira, gero Ubedora joateko. Baigorrira jeitsi ondotik, Trenpeta, Urrizpilota eta Elorrieta gailurrak pasako dituzte. Elortatik Auzara igotzea aukerakoa izanen da. Handik herrirako bidea hartuko dute.

Aitzinetik izena eman nahi duenak maiatzaren 23ra arte izanen du aukera www.baztangomendigoizaleak.org webgunean. Egunean berean ere apuntatzeko aukera izanen da. Ibilbidea 07:00etatik 07:30era abiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun