Nafarroako euskarazko hedabideak

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Baztango Udalak eta eskualdeko komunikabideek

TTIPI-TTAPA 2014ko mai. 20a, 17:02

Joxemanuel Irigoien (Ttipi-Ttapa), GarbiƱe Elizegi Baztango alkatea, Josetxo Apezetxea (Xorroxin) eta Joseba Igarabide (Xaloa) hitzarmena sinatzen. Utzitako argazkia

Ttipi-Ttapa hamaboskariari, Xaloa Telebistari eta Xorroxin Irratiari babesa emanez

Baztango Udalak eta euskaraz ari diren eskualdeko tokiko komunikabideek bi urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute maiatzaren 20an Balleko Etxean. Zehazki, Ttipi-Ttapa Fundazioak, Xaloa Telebistak eta Xorroxin Irratiak sinatu dute hitzarmena. Ekitaldian, Garbiñe Elizegi alkatea, Joxemanuel Irigoien (Ttipi-Ttapa), Josetxo Apezetxea (Xorroxin) eta Joseba Igarabide (Xaloa) izan dira.

Baztango Udalak eta euskaraz ari diren eskualdeko tokiko komunikabideek bi urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute maiatzaren 20an Balleko Etxean. Zehazki, Ttipi-Ttapa Fundazioak, Xaloa Telebistak eta Xorroxin Irratiak sinatu dute hitzarmena. Ekitaldian, Garbiñe Elizegi alkatea, Joxemanuel Irigoien (Ttipi-Ttapa), Josetxo Apezetxea (Xorroxin) eta Joseba Igarabide (Xaloa) izan dira.

Alde batetik, hiru komunikabideak «udalerriko nahiz eskualdeko albisteak, gertaerak, tokiko gizarte bizitza eta kultura adierazpenak, bertako erakunde publikoen erabakiak eta baztandarrendako bereziki interesgarri gertatzen diren edukiak gizarteratu eta hedatzeko bidea» direla aitortzen du Udalak eta aldi berean, «euskararen gizarte erabilera bermatu eta sustatzeko nahitaezkotzat» jotzen ditu. Horregatik, tokiko komunikabide horiek bermatu eta sendotu nahi ditu eta beraien jarduerekin segi dezaten diru-laguntza emanen die urtero. Ttipi-Ttapa hamabostekariari 5.500 eurokoa laguntza emanen dio eta Xaloa Telebistari eta Xorroxin Irratiari, bakoitzari 7.500 eurokoa.

Hiru komunikabideek Baztan udalerriaren gaineko informazioa ematen segituko dute, euskararen alde antolatzen diren kultura, kirol eta bertzelako ekintzak bereziki zabalduko dituzte eta euskararen erabilerari eta Baztanen euskararen gizarte erabilera normalizatzeari lehentasuna emanen diete. Horretarako, ahal den heinean, Baztango euskal mintzoa erabiliko dute. Bertzalde, udalarekin dituzten harremanak ere euskaraz izanen dituzte. Urte hasmentan gastu aurreikuspena eta akabailan memoria ekonomikoa (urtean izan diren diru sarreren eta irteeren balantzea) aurkeztu beharko dizkiote Baztango Udalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun