Agoizko Alfredo Leonen kartelak iragarriko du Baztandarren Biltzarra

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

17 lan aurkeztu zituzten lehiaketara

Uztailaren 20an Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrak badu kartela dagoeneko. Lehiaketarako aurkeztutako 17 lanen artean, Agoizko Alfredo Leonek aurkeztutako Koloretan izan da antolatzaileen artean bozkatuena eta berak irabazi du 600 euroko saria.
 
Aipatzekoa da 2011 urtean ere, Agoizko artistaren bertze lan batek iragarri zuela Baztandarren Biltzarra besta. Baztandarren Biltzarrak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaile guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun