Elizondoko Santio bestetako kartel lehiaketara lanak aurkez daitezke

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Elizondoko herriak Santiago bestak iragar­tzeko kartel lehiaketa deitu du berriz ere. Lehiaketa irekia da eta partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete. Lehiakideek beren sobreak Elizondoko Herriko Etxera igorri beharko dituzte maiatzaren 31 baino lehen. Kartel guziek Santioak 2014, Elizondoko bestak uztailaren 24tik 28ra testua agertu beharko dute. Kartelaren neu­rria 50 x 70 zm.koa izanen da.
 
Epaimahaia Elizondoko 2014ko Besta Ba­tzordeko kideek osatuko dute. Erabakia ekainaren 9tik aitzinera jakinaraziko dute. Irabazleak 300 euro eta zikirorako bi txartel jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun